Laudio, Urduña, Orozko, Artziniega, Aiara eta Arrankudiaga-Zolloko udalek bat egin dute ekimen berri batean: Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak! Eskualdeko festetan euskara bultzatzeko askotariko neurrri sorta bat aurkeztu dute, bide horretan pausu berriak ematen jarraitzeko nahia agertuz. Ekimen ausart hau babestu eta txalotu du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.
Aiarako jaiak abiatu bezperan, prentsaurrera agertu dira Arespalditzan Laudio, Urduña, Orozko, Artziniega, Aiara eta Arrankudiaga-Zolloko udal ordezkariak eta euskara teknikariak. Bertaratutako Alkate, zinegotzi eta teknikarien izenean, Urduñako euskara teknikari Matxalen Garcia-Escuderok hartu du hitza, euskara jaietan bultzatzeko neurri sorta zabal bat aurkezteko. Txosnetan hizkuntza irizpideak, ostalarientzako gomendioak, karteletan eta esku-orrietan Euskararen Semaforoa, euskararen erabilera bultzatzeko mezuak zabaltzeko askotariko materialak…
Neurri batzuk
Txosneei dagokionez musikaren %65a euskaraz izan beharko du, gutxienez. Txanda bakoitzean gutxienez pertsona eukaldun bat izan beharko da barran zerbitzatzen. Lehen hitza beti euskaraz eta gazteen aurrean euskarari eutstea eskatuko da. Bozgorailuetatik informazioa ematerakoan gutxienez euskaraz egitea bermatu eta prezio zerrenda gutxienez euskaraz jarri beharko da, besteak beste. Ostalariei, gomendio eta baliabide sorta bat helarazteko gutuna igorriko zaie, tabernetan ere gure hizkuntza babesteko.
Ekitaldien antolatzaileei, berriz, esatariak euskaldunak izatea eskatuko zaie, Udaletik hori hala izan dadin laguntza eskainiz. Paisai linguistikoa zaindu, erabilera bultzatzeko mezuak eta materialak zein bestelako neurri zehatzak jasotzen dira sustatzaileek banatutako prentsa oharrean.
Babesa
Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak ekimena babestu eta txalotu du, elkarlanaren garrantzia azpimarratuz eta herritarrak eta eragileak ekimenarekin bat egitera deituz.
Prentsa oharra