Aguraingo Udalak Euskararen Semaforoa darabil, zuk zergatik ez?
Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak! dinamikak eta Euskararen Semaforoak ohiartzuna izan dute Aiaraldeatik harago. Horren erakusgarri Aguraingo Udalak eman duen pausua: Euskararen Semaforoarekin etiketatu du jaietako egitarau ofizial osoa. Aiaraldeko 6 udalek bat egin eta Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak! dinamika aurkeztu zuten Arespalditzan apirilean. Ekimena gure eskualdeko 6 udalerrietako jai nagusitan aurrera eraman da eta zabaltzen […]
Diagnosia partekatu eta hizkuntza politiketan eragiteko aukera Laudion
Urriaren 17an Euskal Herriko Euskalgintzaren Kontseiluak eskualdean garatzen ari den dinamikaren lehen emaitza aurkeztuko du: Laudioko Udalaren Hizkuntza Politikaren Diagnostikoa. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak proposatuta eta Udalaren partehartzearekin, diagnostiko sakon bat egin du Kontseiluak eta hainbat ondorio eta gomendio plazaratuko ditu. Urriaren 17an, eragileen eta herritarren aurrean azterketaren emaitzak aurkeztuko ditu Manex Mantxola koordinatzaileak, kontrastatu, eztabaidatu […]
[Errotuladore gorria] Hirugarren mailakoa
Euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza da eta Euskal Autonomi Erkidegoan hizkuntza ofiziala da gaztelaniarekin batera. Hala dio, hitzez hitz 1982ko Euskararen Legeak. Berezko hizkuntza, ez arrotz hizkuntza, ez gutxiengo bati egindako kontzesioa, ez azken orduko tramite bat, ez gaztelaniaren menpeko, ez hirugarren mailako hizkuntza… Legeak berak euskara integraziorako tresnatzat du, baina askotan horma baten kontra […]
Herriz herri Gurasoleku ezagutarazteko
Aste bukaera betea izan da Gurasoleku ekimenerako. Ostegunean Urduñan, ostiralean Orozko eta Arrankudiagan eta igandean Arespalditzan izan ginen informazioa zabaltzen. Lan horretan Kirikinoko, Berbalagun eta 24 elkarteko kideak izan ditugu ondoan. Aurkezpen bira Urduñan hasi genuen ostegunean. Gurasoleku ekimena aurkezteaz gain, Berbalagun eta Kirikinok kudeatzen duten 0-3 urteko ludoteka aurkeztea xede izan genuen bizakiko hiriko […]
Sei udalerritara zabalduta indartsu dator Gurasoleku
Laugarren urtez martxan da euskararen transmisioa familian bultzatzeko Gurasoleku programa. Sei herri, 14 ikastetxe, 6 haurreskola, gurasoentzako saioak, irakasleentzako saioak, aurkezpen publikoak eta zenbait berrikuntzarekin abian da ekimena. Familia barruan euskara bultzatzeko xedez jaio zen Gurasoleku Aiaraldean. Lasarte-Oriako Ttakun euskara elkartearen esperientzian oinarrituta, 0-5 urteko umeak dituzten familietan gure hizkuntzaren transmisioa bultzatzeko sentzibilizazioa eta tresna pertsonalizatuak eskaintzea […]
[Errotuladore gorria] Menperatu
Hainbatetan aipatu dugu eta tamalez gehiagotan aipatu beharko dugula ematen du: gaztelania hutsezko kartelek euskara ikustezin bihurtzen dute. Euskararen legeak 40 urtetik gora ditu eta oraindik horrela gabiltza. Instituzio publikoek diruz lagundutako ekimena izanik, onartezina da. Dirulaguntzak tartean daudenean, badaude bideak horrelako gauzak gerta ez daitezen eta hori hala izan dadin instituzioei dagokie esku hartzea, […]
Eskualdetik at ere zabaltzen hasi da Euskararen Semaforoa
Euskararen Semaforoa ekimenak interesa piztu du hasieratik Aiaraldeatik kanpo ere. Horren erakusgarri Arabako Foru Aldundiko euskara zerbitzuak bere web-gunean jaso eta herrietako euskara teknikariei aurkeztu izana, edo eta hurrengo hilabetetarako Bizkaiko Foru Aldundiak herrialdeko euskara teknikariei honen berri emateko bilera bat prestatzen diharduela. Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak! bere baitan Euskararen Semaforoaren erabilera dakar eta bide […]
[Errotuladore gorria] Udalekuetan euskara galtzaile
D ereduan osoki murgilduta dagoen eskualde batean nola liteke begiraleek ume eta gaztetxoei erdaraz egitea? Gurasoei euskarazko eskaintza egin; lizitazioan udalak zerbitzua euskaraz eskatu; enpresa, horren jakitun, begiraleak kontratatu; eta azkenean, herritarrek emaitza salatu: begiraleak umeei gazteleraz udal udalekuetan. Nola da posible? Zerk egin du kale? Zein da edo zeintzuk beren funtzioa bete ez duten […]
Lan taldea indartu dugu
Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak berrindartuta hasiko du ikasturte berria, lantaldera langile berri bat batu baitzaigu: Ane Izquierdo Aguilera arrankudiagarra. Hamaika erronka ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak esku artean eta horiei aurre egiteko lan-taldea handitzeko beharra aspaldikoa zen. Uztailan zehar aurrera eramandako lan-deialdiaren ostean, gure elkarteak bigarren langilea kontratatu berri du: Ane Izquierdo Aguilera. Arrankudiagarra batez ere hezkuntza […]