[Errotuladore gorria] Hizkuntza eskaini, hizkuntza ukatu
Herritar batek helarazi digu kexua: hizkuntza aniztasuna bai baina euskarararentzat lekurik ez. Laudioko Herriko Plazan hizkuntza eskola du Vital Fundazioak. Ingelera, alemaniera eta frantsesa dira aukeran, eta azalpenak ematekon gaztelania noski, baina bertako hizkuntzaren arrastorik? Soilik “fundazioa” hitza. Euskalduna berriz ere arrotza bere herrian. Herri beretik atera gabe, Caixa Bank-en bulegoko argazki hau helarazi digute. […]
Lizitazioa bertan behera uzteko eskatzen diogu Amurrioko Udalari
Euskal hiztunen eskubideak urratzen dituen eta Udalaren Euskara Planaren aurkakoa den kirol instalazioen kudeaketarako lehiaketa publikoa eten dadila eskatzen du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Amurrioko Udalak urtarrilaren 5ean, herriko kirol instalazioen kudeaketa lehiaketara atera zuen erdara hutsez argitaratutako lizitazio baten bidez. Lizitazio horrek duela 7 urte ateratakoan jasotzen ziren hizkuntza eskakizunak ezabatzen ditu. Deialdi hau udalaren […]
Amurrioko kirol-instalazioetako langileek ez dute euskara jakin beharko
Atzera pausu berri bat gure eskualdean. Oraingoan, berria ez dator epaitegitik, Amurrioko Udala bera baita lizitazio baten bitartez atzera pausua ematea erabaki duena, aurreko lizitazioaren hizkuntza eskakizunak ezabatuz. Urtarrilaren 5ean, Amurrioko Udalak, herriko kirol-instalazioen (Udal Frontoia, Reforreko kirol-gunea eta Mendikoko Frontoia) kudeaketa lehiaketa publikora atera du. Duela 7 urte, zerbitzua lizitatzerakoan, langileen %50ak euskaran PL2a […]
Iparrorratza eskuan
Urteberriarekin, bidean galduko garelakoan? Euskararen normalizazioan bultzatzeko xedeak elkartuta, askotariko 44 eragilek sortu zuten tresna eta elkargunea da Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua. 2016an abiatutako bidean, ezberdinen arteko elkarlana eta sinergiak sortzea, zein eremu guztietan euskarak aurrera egin dezan indar egitea izan da gure lana eta praktika. Proposamenak egin, ekimenak sortu, praktika onak txalotu, hizkuntza eskubideen defentsan […]
2023an egindakoaren laburpen bat
Aiaraldea.eus hedabideak kaleratzen duen Poliedroa saioan Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak 2023an egindako lanen errepaso txiki bat egin genuen.
Erasoei erantzun, egunerokoan eraiki
Hizkuntz eskubideei eraso berri bat, epaitegietatik euskarafobia erakustaldi berri bat, argudio faltsuekin euskara berriz ere baztertua… Euskara hizkuntza zaila dela argudiatu zuen epailearen epai irmoa iritsi da Laudiora eta horri erantzuteko Euskal Herriko Euskalgintza Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak deituta, elkarretaratzea burutu zen atzo, abenduak 21, Laudion. Deialdiak atxikimendu zabala izan du, Euskal Herriko eta […]
Futbolean pausuak emateko pistak
Aiaraldean Futbola Euskaraz kanpainaren baitan jardunaldiak antolatu genituen Amurrion azaroaren 29an. Hiru solasaldiren bitartez futbola eta euskararen arteko harremanak, beharrak eta ezinez aritu ginen talaia ezberdinetatik.
Erantzuteko beharra
Hemen gara berriz…konplikatuak, euskara zaila da!…inposatzaileak, hizkuntza eskubideak?…diskriminatzaileak, en castellano!Bilbo bete genuenak gara eta berriz ere, aterkia irekiko dugu, ari duelako euskarafobia, eskubideen aurkako erasoak, inposizioa…euskararen eta euskaldunon kontrako epai berri bathttps://www.argia.eus/…/eaeko-auzitegi-nagusiak-euskara…Honen aurrean ezin ixilik geratu.Euskal Herriko Euskalgintzaren Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak, herritarrak deitzen ditugu abenduaren 21ean arratsaldeko 6etan Laudioko Plazan elkartzera. Eskualdeko entitateei, eskola komunitateari, sindikatuei, alderdi politikoei… […]
[Errotuladore gorria] “H”-ak ere axola du, ala ez?
Amurrio Izan-ek erakusleihoen lehiaketa antolatu du, baina erakusgai akatsak berriz ere. Lehia txukuna espero da, noizko baina euskara dotorea? Sarean akatsez zipriztindutako testu honek laguntzen du kartela:🎄✨️ Abenduaren 10etik 20ra, Amurrioko Erakusleihoen X Lehiaketa egingo da. Eta hemen dator onena! Zure erakusleiho gogokoena aukera eta haren alde bozkatzeko aukera duzu. Gainera, boto ematean, zozketan parte […]