Amurrioko txosnek euskara bultzatzeko konpromiso zehatzak hartu dituzte
Txosnaguneak eta Kirol Elkarteen Elkartasun Txosnak euskara sustatzeko pausu garrantzitsua ematea erabaki dute. Bi eragileok, Amurrioko Jaietan antolatuko dituzten txosnetan hizkuntza irizpideak ezarriko dituzte, Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak! ekimenarekin bat eginez. Pausu honi, Amurrioko Jai Herrikoien mugimenduak bere egitarau osoa Euskararen Semaforoarekin etiketatu izana batu zaio. Herri mugimenduaren eskutik datoz euskararen biziberritzean pausuak egiteko ekimen […]
Hezkuntza arloko bi proiektutan laguntzeko lan-deialdia
Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak pertsona bat kontratatu nahi du, nagusiki elkartearen hezkuntza arloko bi proiektutan aritzeko irailetik abendura. Lan kontratua jardunaldi erdikoa izango da eta 870€ ko lan-sari gordina izango du hileko. Curriculumak info@aiaraldekoeuskalgintza.eus e-postara bidal daitezke uztailaren 23arte. Hizkuntzaren transmisioa eta kirola ardatz duten hezkuntza arloko bi proiektutan laguntzeko pertsona baten bila dabil Aiaraldeko Euskalgintza […]
Udal buletinaren sare sozialak erdara hutsez ditu Amurriok
Amurrioko Udal Buletina Hauxe da izenez argitaratu eta hamabostean behin amurriarren postontzira heltzen da paperezko formatuan. Aldizkari honetan euskararen presentzia eduki osoaren %20 da soilik (maiatzaren 15eko zenbakian neurtua) eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak hainbatetan azaldu du eduki osoa euskaraz irakurtzea bermatu beharko litzatekeela. Oraingoan baina, argitalpenaren facebook-eko orrialdea aztertu dugu, herritar batek ohartarazita, eta informazioa […]
[Errotuladore gorria] Garrantzitsuena… erdaraz
Badira kartel elebidun itxura dutenak, irakurtzera hurbildu eta… zapla! Informazioaren garrantziaren arabera euskara desgertu egiten da. Hona hemen horietako bat: Beste kasu bat honakoa, itxuraz elebiduna baina berriz ere hanka motz. Lehenengo, lerroburua eta informazio garrantzitsuena erdara hutsez dago. Bigarrenik, lehenengo euskaraz eta nabarmenduta eta gero erdaraz joan beharko luke. Zergatik? Euskaldunak erdara ere ulertzen […]
Manifestuarekin eta ekainak 21eko deialdiarekin bat egin du AIEKEk
Aiaraldea hedabideak bultzatutako Amurrion euskaraz bizi nahi dugu! manifestua sinatu du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak (AIEKE). Halaber ekainak 21ean Amurrioko Juan de Urrutia plazan egingo den agerraldian parte hartzera eta manifestua sinatzera deitzen du elkarteko kidegoa, entitateak eta norbanakoak.
Jada nahikoa ez ziren baliabideak areago murriztu ditu Amurrioko Udalak
2024ko aurrekontuetan etorri da kolpe berria: orokorra handitu den arren, euskara arloko aurrekontua murriztu egin du Amurrioko udal gobernuak. Gutxienez aurrekontu osoaren %2a euskara alorrera eskaintzea aholkatzen du Eusko Jaurlaritzak, Amurrio %1,51 eta %0,82 artean kokatzen da Aiaraldea hedabideak argitaratu berri duenez. Aiaraldea hedabideak Amurrioko Udal aurrekontuak aztertu ditu eta datu kezkagarriak eman ditu argitara. […]
Amurrion ‘Euskaraz bizi nahi dugu’ manifestua bultzatu du Aiaraldea hedabideak
Atxikimendu kanpaina abiatu du Aiaraldea hedabideak Amurrion euskaraz bizi nahi dugu manifestua sarean jarriz. Amurrioko Udalak elkarlanerako 2012tik indarrean zuten hitzarmena hautsi ostean, elkarretaratzea deitu dute ekainaren 21erako. Hiru eskakizun zehatz jasotzen dituen manifestua zabaldu du sarean Aiaraldea hedabideak. Amurrion euskaraz bizi nahi dugu aldarrikatuz, balioan jartzen ditu urte guzti hauetan emandako pausuak eta gehiago […]
Berriak azalera ekarri du Amurrioko afera
Amurrioko udal gobernuak Aiaraldea hedabideari dirulaguntza kendu izana interesa eta kezka sortu du gure eskualdetik kanpo. Jada ez da lehen aldia Amurrio albiste dela euskararen alorrean eta hori kontatzeko erreportajea kaleratu du Berria egunkariak, gaiaren garrantzia azalera ekarriz. Artikulua Berria.eus web gunean edo paperezko egunkarian irakur daiteke. Oharra Berriak argitaratzen duen edukiaren inguruan zehaztapen bi. […]
[Errotuladore gorria] Ikustezina dena, ez da
Ikustezina dena ez da esistitzen edo zer herri litzateke hau euskararik gabe? Izenburu ezberdin asko ekar genezake lerroburura gaur. Esana dugu, baina jarraituko dugu gogorazten, badelako joera bat: kartel beraren bi bertsio egiteko, bat euskaraz eta bestea erdaraz. Euskara diglosia baten bizi da bere lurraldean, euskaldunok gutxienez elebidunak gara… Kartel bi egin baina difusioan erdarazkoa […]
Euskarazko hedabideen defentsan
Amurrioko Udalak 12 urteren ostean Aiaraldea hedabideari diru-laguntza etetea erabaki ondoren, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak ondoko adierazpen publikoa egin nahi du: Horrez gain gure elkarteak Amurrioko Udalean bilera eskaera bat erregistratu berri duela jakinarazi nahi dugu, bertan Udalak hartutako erabakiaren arrazoiak ezagutu eta udal agintariei gure iritzia bertatik beratara jakinazteko asmoz.