Aguraingo Udalak Euskararen Semaforoa darabil, zuk zergatik ez?
Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak! dinamikak eta Euskararen Semaforoak ohiartzuna izan dute Aiaraldeatik harago. Horren erakusgarri Aguraingo Udalak eman duen pausua: Euskararen Semaforoarekin etiketatu du jaietako egitarau ofizial osoa. Aiaraldeko 6 udalek bat egin eta Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak! dinamika aurkeztu zuten Arespalditzan apirilean. Ekimena gure eskualdeko 6 udalerrietako jai nagusitan aurrera eraman da eta zabaltzen […]
(Euskararen Semaforoa) Zer den eta zer ez den
Lehenengo eta behin tresna bat da, ez gehiago ezta gutxiago ere. Tresna honek euskaldunoi, euskal hiztunoi, eskaintza batean (ikastaro, hitzaldi, kultur emanaldi…) gure hizkuntza erabiltzeko izango ditugun aukerak zeintzuk diren erakusten digu, modu azkar eta bisual batean. Euskaldun bezala gure hizkuntza eskubideak betetzeko semaforoa nola dago? Erdaraz emango den hitzaldi batera banoa eta galderak gure […]
Laudioko Udalak Euskararen Semaforoa hizkuntz-irizpide gisa ezartzea erabaki du
Euskararen Semaforoarekin bat egin eta Euskara Planean txertatzeaz gain, Laudioko Udalaren babesa duten ekimenetan inplementatzea adostu du Tokiko Gobernu Batzarrak. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren proposamena onartuz, Laudioko Udalak Euskararen Semaforoa bere jardunean erabiltzeko erabakia hartu du maiatzaren 10eko Tokiko Gobernu Batzarraren bileran. Euskararen presentzia eta ausentzia ikusgarri egiteko kolore kode bat da Euskararen Semaforoa, zeinaren bitartez […]
Euskararen Semaforoa, tresna berri bat euskaldunontzat
Euskararen presentzia eta absentzia ikusgarri egiteko; hizkuntza eskubideengan fokua jartzeko; euskarazko kontsumoa, eskaintza eta eskaria bultzatzeko… Guzti hauek xede, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak tresna berri bat jarri nahi du herritarren, elkarteen, entitateen, antolatzaileen eta instituzioen eskura. Praktikoa, argia eta zuzena, berehalako informazioa ematen duena, aurrean dugun eskaintzaren hizkuntza aukerei buruz. Aisialdia, ikastaroak, mintzaldiak, kontzertuak, argitalpenak, jai […]