Euskaldunak eta bertako hizkuntza bazterrean utzi, desgarrerazi, ez ikusiarena egin, kontuan ez hartu… Noiz arte? Gure herrian arrotz bilakatzen gaituzten afitxak. Euskaldunak ez al gara nor?
Maiz ikusten ditugu horrelakoak, hona hemen azken egunetan bildutako hiru.
Urduñako kartelaren kasuan, Udaleko euskara arloak antolatzaileekin harremanetan jarri eta informazioa euskaraz jasoko duen kartel berri bat ateratzea eskatu die. Eskaeraren ondoren, antolatzaileek Udalak eskatutakoa egin dute.
Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu.
Emaila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus
whats-app/tlf: 688 86 29 49