IZAN AHOBIZI EDO BELARRIPREST!!! udako kanpaina amaitu dugu
Udara bukatzear dago eta guk “Izan Ahobizi edo Belarriprest kanpaina” bukatu dugu. Dagoeneko plazaratu ditugu udazkenean gure artean izango diren Ahobizi eta Belarriprest pertsonaiak. Udako kanpaina hasterakoan buruan genuen helburu nagusia Euskararen egunaren inguruko ekimenaren aurrekanpaina egitea zen, hau da, Ahobizi eta Belarriprestaren ikurrak zabaltzen hasi eta ekimenaren informazioa jaso nahi dutenen izen abizenak, jasotzen […]
2017ko udako kanpaina: IZAN AHOBIZI EDO BELARRIPREST!
Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak udako kanpaina abiatu du: AHOBIZI eta BELARRIPREST lagunak aurkeztu dizkigu. Ahobiziak beti euskaraz egiten du, euskaldun diren ezagun guztiekin, eta ezezagunekin lehenengo hitza beti euskaraz egiten du, eta elkarrizketak euskaraz izaten ahalegintzen da beti. Belarriprestak, euskara ulertzen du eta beti euskara entzuteko prest dago, nahiz eta batzuetan berak erdaraz erantzun. Ahobizi eta […]
2017tik 2020ra begira : PLAN ESTRATEGIKOA
Aiaraldeko Euskalgintzaren kontseiluak ez du oporrik hartzen eta 2020. urtera begira dago jadanik: Aiaraldea Euskalduna nahi dugu! Argi eta ozen aldarrikatu dugu dagoeneko. Hori lortzeko gure lana etengabea izango da. Orain lau urtetarako PLAN ESTRATEGIKOAren lanketan murgilduta gaude. 2016ko abenduaren 29an, Euskararen Etorkizuna Aiaraldean gogoeta jardunaldiekin hasi genuen prozesuari jarraipena emanenez, […]
EUSKAL HERRI MAILAN ERE KONTSEILUAK IKUSMIRA SORTU DU
Urtarrilaren 25an, “Euskal herria: zubiak eta palankak” Topaldian parte hartzeko gonbidapena jaso genuen: hainbat esparruetako entitatek euskararen normalizazioan elkarlanean aritzeko kontseilua osatzea ez baita nolabaiteko berria. Topaguneak, zubigintza gai nagusia hartuz, egitarau mamitsua prestatu zuen: “Euskararen Herria: zubiak eta palankak” 2017/I/25 eta 26 Landako ELKARTEGIA. Durango. URTARRILAK 25, ASTEAZKENA 9:00 Harrera eta material banaketa 9:30 […]
EUSKARAREN ETORKIZUNA AIARALDEAN GOGOETA JARDUNALDIA
Esperientziak · Praktikak · Diskurtsoak Abenduak 29, osteguna, Amurrioko Reforrean Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua eskualdeko 43 entitatek otsailean eratutako elkarlanerako espazioa da. Eskualdearen euskalduntzea helburu, 2017 urtean Kontseiluaren plangintza estrategikoa osatzea izango da gure hurrengo mugarria. Horretarako, Euskal Herri luze zabalean euskalduntzearen esparruan eman diren esperientzia, praktika eta diskurtso eraginkorrak lehen eskutik ezagutzeko egun osoko GOGOETA […]
EUSKARAREN ALDEKO FLASHMOBA
Lortu genuen! Ehunka lagun egin genuen dantza Abenduaren 3an Amurrion. Euskararen eguna denok elkarrekin ozpatu genuen. Aiaraldea Euskalduna lortzeko bidean gara. Flashmobaren bideoa Euskararen etorkizunak zuen kolore beltza baztertu egin dugu eta kolorez bete dugu: Zorionak Aiaraldea!
9 UDALERRIEK ELKARLANEAN AIARALDEA EUSKALDUNTZEKO
Eskerrik asko abenduaren 3an Amurriora gerturatu zineten guztioi Aiaraldea Euskaldun! Konpromisoak eta Maitasuna! argi eta ozenki aldarrikatzera. “…eta ideiak dantzan jarri ziren egun batez. Territorio bereko energiak batu eta esku zein ahoak mugimenduan jarri ziren. Nazkaturik zeudelako dagoeneko. Nazkaturik euren hizkuntza pil pilean eduki nahi izan, eta ezinaren ezinean itsututa eta iltzatuta sentitzeaz. Hitza eman […]
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ELKARREKIN ALDARRIKATU
Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak aurten Euskararen Nazioarteko eguna elkarrekin aldarrikatzeko erabakia hartu zuen. Hau dela eta, 2016ko abenduaren 3a berezia izango da aurten. Ez da ohiko Euskararen Egun bat gehiago izango. Ziurrenik lehen aldiz, Aiaraldea osatzen duten 9 udalerrietako herritar eta elkarteek elkarlanean antolatu dute aurtengo euskararen eguna. Kanpaina bateratua izan da, bai eta ekimen bateratua […]
Udako kanpaina bukatu dugu!
Jaietan euskara ari du kanpainari, amaiera eman genion azaroaren 12an, Zolloko gazteen artean. Orain dela hiru hilabete, abuztuaren 10ean Luiaondon abiatu genuen kanpainak, bi helburu zituen: kontseilua ezagutaraztea eta jendea euskara erabiltzera animatzea jai giroan. Aiaraldeko bederatzi udalerrietan egon gara, guztietan harrera ezin hobea izan dugu eta gure ikurra ikusgai egon da, hainbat komunikabideetan agertu […]
AIARALDEKO EUSKARAREN AGENDA
Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak Euskararen Agenda martxan jarri du. Airaldean euskaraz egiten diren ekitaldien berri emateaz gain, Aiaraldeko Euskararen Agenda, eskualdeko bilgunea eta lokarria izatea nahi dugu, eta bide batez, Aiaraldean euskararen alde lanean aritzen den sarea identifikatu eta indartzu. Agendari esker euskaraz bizitzeko dauden aukerak agerian jarriko ditugu. Azarotik aurrea, Euskararen Agendak Aiaraldean EUSKARAZ egingo […]