Jaietan euskara bultzatzeko ausart eta bateginik
Laudio, Urduña, Orozko, Artziniega, Aiara eta Arrankudiaga-Zolloko udalek bat egin dute ekimen berri batean: Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak! Eskualdeko festetan euskara bultzatzeko askotariko neurrri sorta bat aurkeztu dute, bide horretan pausu berriak ematen jarraitzeko nahia agertuz. Ekimen ausart hau babestu eta txalotu du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Aiarako jaiak abiatu bezperan, prentsaurrera agertu dira Arespalditzan Laudio, […]
[Errotuladore gorria] Ganorazko itzulpen barik…
Itzulpenak egiteko zehar bideak erabiltzeak baditu bere arriskuak. Kalitatea zerbitzuan eta produktuan goresten da, diseinu zaindua erabiltzen da komunikatzeko eta azken momentuan itzulpen oker batek… Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk […]
[Errotuladore Gorria] Futbolean euskara, bigarren mailan
Mutilen mailako errege kopako finala dela eta, eskualdeko zenbait herritan pantaila erraldoiak jarri ziren herriko plazan apirilak 6, zaletuek elkarrekin partida ikus zezaten. Aspaldian ez bezala, ETB1-tek eskaini zuen, zuzenean eta euskaraz. Urduñan baina, herritar batzuk salatu dutenez, erdara hutsezko emanaldia jarri zuten, alegia TVEk eskainitakoa aukeratu zuten euskal telebista publikoarena beharrean. Udaleko iturriek adierazi […]
Memealdiak 264 ale bildu ditu
Kirikino Atsededen talde laudiarrak eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak euskararen egunaren abaroan antolatutako Memealdiak uzta oparoa bildu du. 264 aleko bilduma ikusgai duzue hemen. Bigarren aldi honen arrakastaren aparretan, Memealdia 3.0 izan izango dela promes egin digute Kirikinoko kideek. Bitartean hemen dituzue bigarren aldiko aintza dastatu duten meme garaileak:
2024ari forma emateko Kontseilu Orokorra
Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak apirilaren 10ean Kontseilu Orokorra ospatuko du Amurrioko Euskaltegian. Iazko urtearen balantzea egin eta urte berrirako plangintza aurkeztuko du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak bere kidegoaren aurrean apirilaren 10ean arratsaldeko 5etatik aurrera Amurrioko Euskaltegian. Urtea erronkaz beterik dator eta iazko bide oparoan sakontzeaz gain, proposamen berriak ere izango dira mahai gainean. Elkarteak urtean bi Kontseilu […]