[Errotuladore gorria] Ikustezina dena, ez da
Ikustezina dena ez da esistitzen edo zer herri litzateke hau euskararik gabe? Izenburu ezberdin asko ekar genezake lerroburura gaur. Esana dugu, baina jarraituko dugu gogorazten, badelako joera bat: kartel beraren bi bertsio egiteko, bat euskaraz eta bestea erdaraz. Euskara diglosia baten bizi da bere lurraldean, euskaldunok gutxienez elebidunak gara… Kartel bi egin baina difusioan erdarazkoa […]
Euskarazko hedabideen defentsan
Amurrioko Udalak 12 urteren ostean Aiaraldea hedabideari diru-laguntza etetea erabaki ondoren, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak ondoko adierazpen publikoa egin nahi du: Horrez gain gure elkarteak Amurrioko Udalean bilera eskaera bat erregistratu berri duela jakinarazi nahi dugu, bertan Udalak hartutako erabakiaren arrazoiak ezagutu eta udal agintariei gure iritzia bertatik beratara jakinazteko asmoz.
Amurrioko Udalak dirulaguntza kendu dio eskualdeko euskarazko hedabide bakarrari
Euskara sustatzeko 20212tik indarrean zen hitzarmena alde bakarrez hautsi du Amurrioko Udalak Aiaraldea Gaur web-guneari eta Aiaraldea Hemen hamabostekaria dirulaguntza kenduz. Azalpenak eman gabe hartutako erabakiaren ondoren, Amurrioko Alkateak biltzeko aukera ere ukatu die orain arte apirilaren 15ean batzarra eskatzen duten Aiaraldea Hedabideko arduradunei. Albistea horrela zabaldu zuen atzo bertan Aiaraldea Gaur web-guneak eta horrela […]
(Euskararen Semaforoa) Zer den eta zer ez den
Lehenengo eta behin tresna bat da, ez gehiago ezta gutxiago ere. Tresna honek euskaldunoi, euskal hiztunoi, eskaintza batean (ikastaro, hitzaldi, kultur emanaldi…) gure hizkuntza erabiltzeko izango ditugun aukerak zeintzuk diren erakusten digu, modu azkar eta bisual batean. Euskaldun bezala gure hizkuntza eskubideak betetzeko semaforoa nola dago? Erdaraz emango den hitzaldi batera banoa eta galderak gure […]
Orozkoko alkateak konpromisoak sinatu ditu, Bai We Can dinamika ahalbidetuz
Euskararen normalizazioa bultzatzeko 14 konpromiso sinatu ditu Aitor Iza alkateak legegintzaldi honetarako. Orozkoko EAJ-k emandako pausuak udalerrian Bai We Can dinamika martxan jartzea ahalbidetuko du. Honenbestez, udalbatza osoak bat egin du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren proposamenarekin, EH Bilduk hauteskunde kanpainan bertan sinatu baitzuen. 2023ko udal hauteskundeen harira, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak Bai We Can dinamikari jarraipena emateko […]
Laudioko Udalak Euskararen Semaforoa hizkuntz-irizpide gisa ezartzea erabaki du
Euskararen Semaforoarekin bat egin eta Euskara Planean txertatzeaz gain, Laudioko Udalaren babesa duten ekimenetan inplementatzea adostu du Tokiko Gobernu Batzarrak. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren proposamena onartuz, Laudioko Udalak Euskararen Semaforoa bere jardunean erabiltzeko erabakia hartu du maiatzaren 10eko Tokiko Gobernu Batzarraren bileran. Euskararen presentzia eta ausentzia ikusgarri egiteko kolore kode bat da Euskararen Semaforoa, zeinaren bitartez […]
[Errotuladore gorria] Kartelak erdara hutsean
Euskaldunak eta bertako hizkuntza bazterrean utzi, desgarrerazi, ez ikusiarena egin, kontuan ez hartu… Noiz arte? Gure herrian arrotz bilakatzen gaituzten afitxak. Euskaldunak ez al gara nor? Maiz ikusten ditugu horrelakoak, hona hemen azken egunetan bildutako hiru. Urduñako kartelaren kasuan, Udaleko euskara arloak antolatzaileekin harremanetan jarri eta informazioa euskaraz jasoko duen kartel berri bat ateratzea eskatu […]
Bihotza konpartsak euskara baztertzen du txosnen arautegia urratzean
Urduñako Otxomaioko lehen asteburua pasata, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak Bihotza Konpartsak bere txosnan euskara baztertzen duela salatu nahi du, horretarako txosna arautegia ere urratuz. Egoeraren aurrean idatzia erregistratu dugu Urduñako Udalean arautegia betearazi eta neurriak hartu daitezen eskatzeko. Apirilaren 25ean Arespalditzan Gora Aiaraldeko jai Euskaldunak! dinamikaren baitan euskara bultzatzeko hainbat neurri aurkeztu ziren. Ekimenarekin bat egin […]