Lan-taldea handitzeko, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren lan-deialdia
Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak lan deialdia plazaratzen du, bere lan-taldea handitzeko asmoz. Astean 13 orduko lanaldia betetzeko langile bat bilatzen du euskalgintzak. Curriculumak azaroaren 10 arte jasoko dira info@aiaraldekoeuskalgintza.eus helbidean. Zehaztasun guztiak dokumentu honetan:
Aiarako udalbatzak aho batez onartu du euskalgintzaren mozioa
Azaroak 4ko Euskal Herriko Kontseiluak antolatutako manifestaldiaren harira eta egunotan gogor jotzen ari den epai oldarraldiaren aurrean, adierazpena onartu du Aiarako udalbatzak ahobetez. EH Bildu, Aiara Batuz eta EAJ-k Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak aurkeztutako mozioa onartuz, azken epaien larritasuna kezkaz jasotzen dutela adierazi eta herritarrak mobilizatzera deitu dituzte. Azken orduetan euskararen aurkako epai berri bat heldu […]
Bueltan da… Memealdia
Bere ahizpa nagusiak ez bezala, aurten Memealdiak ez du kale egiten. Egoera larria dela, kolpeak ezker eskuin datozela, euskararena putzu sakon eta ilun bat dela,…? Ba ez dezagun umorea gal Felipe, idazle famatu batek zioen bezala: “umorea da gure territorio libre bakarra”, edo antzeko zerbait. Beraz, buruari eragin eta barruan duzun pailazo hori askatu ezazu […]
Orozkoko udalak bat egin du euskalgintzaren deialdiarekin
Aiaraldea.eus hedabideak albistea berri honetan jaso du: Orozkoko udalabatzak bat egin du Euskal Herriko Euskalgintza Kontseiluak azaroak 4rako deitu duen manifestaldiarekin. Urriko osoko bilkuran EH Bilduk aurkeztu eta EAJk babestutako mozioa aurrera atera zen. Udal legearen aurkako epaiak kezka larria sortzen diela adierazi dute idatzian Orzokoko Udalbatza osatzen duten zinegotziek. Euskararen normalizazioan eta biziberritzean oztopoak […]
Oldarraldiari aurre egiteko, mozioa udal guztietan
Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak mozioa aurkeztu du Aiaraldeko 9 udalerrietan. Euskal Herriko Euskalgintzaren ekimenarekin bat eginez, euskararen aurkako oldarraldi judizialaren aurrean adierazpen publiko bat egitea eskatzen diegu eskualdeko Udalbatza guztiei. Azaroak 4 Bilbon ospatuko den manifestaldiarekin bat egitera deitzen dugu baita. Udal Legearen kontrako erabakia kate luze baten azken katebegia besterik ez da, aspalditik ari du […]
[Errotuladore gorria] Instituzioak kontrako norabidean doazenean…
Euskararen legeak 40 urtetik gora ditu eta hala ere, egun, maizegi, erdara hutsezko kartelak aurkitzen ditugu. Hizkuntz eskubideen alorrean zein euskararen aldeko politiketan eredu izan beharko lukete instituzioek, baina kasu honetan kale. Instituzioek kanpainak egin bai, baina ardura herritarrengan jarri eta gero etxe barruko lanak egin ez? Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, […]
[Errotuladore gorria] Itzulpen nahasiak eta absentzia
Amurriotik kexa bna helarazi digute bi herritarrek . Lehenak, itzulpen desordenatu bat dakarkigu: “Establezimendu hau laguntzailea da Amurrio Clubeko ofiziala”. Argazkia taberna batean hartuta dago eta kartela, bere marko eta guzti, paretan eskegita dago. Horrelako kasuetan zalantza sortzen da, akats nabarmena gaztelaniaz balitz, paretan eskegita egongo litzateke? Bigarrena, Bañueta auzoko jaiei buruzkoa da. Bertako txosnan, […]
Urduña Gurasolekura batu da
Asteartean, irailak 26, Urduñan aurkeztu genuen Gurasoleku ekimenaren hirugarren ekinaldia. 2021an Amurrion hasi, 2022an Laudio gehitu eta aurten Urduña batu da ekimenera. Beste bi herrietan bezala, Bizkaiko hirian ere, haurreskola eta ikastetxe guztiek bat egin dute, 0-5 urte bitarteko umeak dituzten familietan euskara bultzatzeko xedean. Parte hartzea bultzatu eta programaren berri emateko Urduñako Herri Eskolako […]
Gurasoleku ezagutzera hurbildu ziren laudioarrak
Pasa den ostiralean, irailak 22, ekitaldia egin genuen Laudioko Aldai plazan Laudioko Udal Euskaltegiko, AEK eta Berbalaguneko ordezkariekin, Kirikiñoren eta Aritz Liliren parte hartzearekin. Gurasoei informazioa emanbitartean, etxeko txikienek puzgarriaz, txapa eta margoketa tailerraz eta ipuin kontalariaz gozatu zuten. Ekitaldi honetaz gain, gurasoei zuzendutako bi aurkezpen eta motibazio saio izango dira gaur irailak 27 Amurriko […]
[Errotuladore gorria] Jaietan, hainbat kexu
Argitara eman nahi ditugu, zenbait herritarrek, euskararen inguruan eta herriko jaien testuinguruan helarazi dizkiguten kexuak. Luiaondon: ohorezko damaren hitzartzea erdara hutsez Luiaondoko Jaiei hasiera emateko ekitaldian, uztailak 20an, balkoian ohorezko dama izendatu eta hari hitza ematen zaio, jaiei hasiera eman diezaien. Ia bi minutuko hitzartzea osoki erdaraz egin zuen gazteak hasiera hasieratik. Euskaraz soilik hiru […]