Euskara eta futbola angelu ezberdinetatik begiratuko diote itzal handiko gonbidatuek
Bihar, Amurrioko katekesi Aretoan 17:00etatik aurrera eta sarrera dohainik, Futbola eta Euskara ikuspuntu ezberdinetatik lotuko ditugu hiru solasaldirekin. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da aiaraldea.eus webgunetik.
Euskararen egunerako informazio praktikoa
Egitaraua Abenduaren 3an adin eta publiko guztiarentzako ekitaldiak izango dira. Mendi-buelta herriaren inguruan izango da eta laster jarriko dugu ibilbidea hemen, baina familian egiteko modukoa izango da. Ibilbidea bukatuta, hamaiketako izango da. Triki-poteoa eta animazioa alde zaharrean izango da eta gainerako eskaintza Toñin Luengas Frontoian, alde zaharraren sarreran. Artzikirola eta sokatirari dagokionez, lehenengo erakustalditxo bat […]
Abenduaren 3an, Artziniega euskaldunon topaleku
Aiaraldeko herritarrok badugu hitzordua euskararekin, aurten ere elkarrekin ospatuko baitugu, non eta Artziniegan, historiaz, artez eta inguru natural ederrez inguratutako herrian. Artziniegako Alkate Joseba Vivanco, euskara zinegotzi Miren Lopez, Gure Arteko Ama ikastetxeko gurasoak, Ganzorrotz mendi taldeko kideak, Aresketa Ikastolako eta Laudio Ikastolako zuzendariak, AEK… Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak ondo babestuta aurkeztu zuen Aiaraldeko Euskararen Eguna. […]
Futbola eta euskara jardunaldiak azaroaren 29an Amurrion
Aiaraldean Futbola Euskaraz kanpainaren baitan, ekimen berri bat prestatu dugu azaroaren 29rako Amurrion. Futbola eta euskara binomioari talai ezberdientatik begiratuko diogu hiru solasaldirekin: Solasaldietan parte hartuko duten gonbidatuen zerrenda laster argitara emango dugu. Hitzordua, arratsaldeko 5etan Amurrioko Katekesi Aretoan izango da, sarrera librearekin.
Gazte topaketako solasaldia ikusgai
Guri bost? gazteak, euskara, topaketa ekimena bigarren urtez ospatu genuen pasa den larunbatean, azaroak 11, Amurrioko gaztetxean. Lehen zatian, solasaldia izan zen Aritz Landeta Terceño KLAK! Gazte ahotsa proiektuko partaidearekin, Euskal Herrian Euskarazeko kide Sugoi Etxarri Zabaletarekin eta Geruzak ekimeneko Mikelsa Etxebarria Lafuenterekin. Getxo, Larraun eta Sarriatik etorritako hiru gazteei galderak luzatzeko ardura Ander Fernandez […]
Nola da posible?
Nola da posible?Guri Bost? Erantzuna larunbat honetan, azaroak 11, Amurrioko Gaztetxean. Ez galdu!
Memealdia otsoaren ahoan
Memealdia 2.0 ekimenaren baitan ekitaldi berezia izango dugu ostiralean, azaroak 10, Amurrioko Gaztetxean: meme proiekzioa, txapa banaketa, Garazi San Martinen bakarrizketa umoretsua, pintxoak,… 19:00etan hasita. Garazi San Martin iruñear aktorearen bakarrizketa umoretsuaren aurrerapen gisa: Memealdian parte hartzeko zalantzak usatzeko, ikusi Kirikino taldeko Ander Fernandezen bideo tutorial hau: Memealdiaren web-a: https://www.kirikinotaldea.eus/memealdia/Jarraitu Memealdia istagramen: https://www.instagram.com/memealdia2.0/
70.000 oldarraldiari aurre egiteko
Azaroak 4 an Euskal Herriko Euskalgintza Kontseiluaren deiari erantzunez Bilboko kaleak euskaltzalez bete ziren. Hizkuntza eskubideen defentsan eta epaitegieetatik euskararen kontra pairatzen dugun oldarraldiaren kontrako ahotsa ozen entzun zen Bilbon. Hemen duzue Euskal herriko Euskalgintza Kontseiluaren balorazioa.